Prozesuak 2017an egindako hausnarketaren emaitza jasotzen du, eta kalitatezko gune bat sortzea du helburu, etorkizuneko Etxearen funtsezko alderdiei buruz hitz egiteko, partekatzeko eta elkarregaz lan egiteko, eta, aldi berean, emakumeen aniztasunari protagonismoa emateko.
Aurkeztutako taldeak udalerriaren aniztasuna erakusten duela ondorioztatu dute arduradunek, eta osatzen dute 5 emakume zinegotzik, Udaleko talde bakoitzeko ordezkariak direnek, eta udalerriko 30 emakumek, hainbat profiletakoak, tartean, adina, sexu-orientazioa, jatorria, auzoak, ikasketa-mailak, dibertsitate funtzionala, ordaindutako lanarekin edo gabe, euskaldunak, elkartuak eta ez daudenak, hainbat eremutakoak, hala nola kirola, kultura, hezkuntza, etab. Kide horiek elkarregaz sortzeko lau tailerretan parte hartzeko konpromisoa hartu dute, bi ordukoak. Hurrengoak otsailaren 3an eta 17an, eta martxoaren 3an izango dira.
Getxoko Emakumeen Etxea Benturillenako udal-egoitzan kokatuko da.