Punta Galea Challenge surf-txapelketa, alerta horian

Erredakzioa 2022ko ots. 14a, 16:52

Aurreko edizio bateko argazkia.

Eguenetik aurrera helduko den denboraleak olatu handien txapelketa egiteko baldintza onak ekar ditzakeela uste dute antolatzaileek; iragarri dutenez, "olatu ederrek aste bete iraungo dute", beraz, argi horia piztu dute gaur. Lehiaketaren egun zehatza 48 ordu lehenago jakinaraziko dute. Aurreko astelehenerako, otsailaren 7rako, eman zuten argi berdea bertan behera geratu zen mendebaldeko haizeak txapelketarako baldintzak ez zituelako bermatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun