Datuek erregistratutako immigrazioaren feminizazioa egiaztatu dute, artatutako pertsonen % 82 (116) emakumeak izan baitziren. Jatorriari dagokionez, % 30 Boliviakoa zen, % 25 Honduraskoa eta % 14 Nikaraguakoa; batez besteko adina 31 eta 45 urte bitartekoa izan zen, eta % 21ek lan egonkorra zuen Gizarte Segurantzagaz, eta %31 Gizarte Segurantzako Etxeko Zerbitzuan aritzen zen.
Eskari nagusia (% 62) atzerritartasun-prozedurakaz lotuta egon zen, eta kasu gehienetan (% 51) gizarte-sustraitzea da administrazio-erregularizazioa lortzeko bitartekoa. Bulegoak, batez beste, hiru hitzordu eskaini zituen pertsona bakoitzeko, 260 esku-hartze guztira.
Betebeharrak eta ordutegiak
Zerbitzuak zeharka eta hainbat zerbitzu publiko eta gizarte-erakundegaz lankidetzan lan egiten du, pertsonak migrazio-prozesuetan orientatzeko, haien autonomia eta gizarteratzea sustatzeko, eta baliabideei eta horietara iristeko moduari buruzko informazioa emateko, atzerritartasunari eta nazionalitateari, Etxeko Lanari eta Zainketei buruzko aholkularitzagaz batera. Gainera, Getxoko herritarrei ere arreta eta informazioa ematen die migrazioakaz zerikusia duten gaiei buruz, hala nola atzerritarrak kontratatzeari buruz, bai eta emigrazio-proiektuak dituzten eta helmugako herrialdeari buruzko informazioa behar duten pertsonei buruz ere.