Aixerrota BHIko ikasleek Emakumearen Eguna aldarrikatu dute

Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 14:03

Urtero legez, Getxoko Aixerrota BHIko Musika arloko "Munduko Bertsolaritza" proiektuko ikasleek abesti berezi bat egin dute martxoak 8ko Emakumearen Eguna aldarrikatzeko. Oraingoan, Eso que tú me das abestiaren bertsioa egin dute.

Azaldu dutenez, letra DBH 4ko ikasleek egin dute, ahotsak proiektuko DBH 4 eta Batxilergo 1-2 ikasleek jarri diote; gainera, gitarra eta perkusioa ikasleek jo dute. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun