2016an, Bilboko “Loraldia” jaialdiak lan berria egiteko eskatu zion Iñaki Salvador musikagileari: kontzertu bat ematea Mikel Laboaren musika jazz estilora moldatuz. Horretarako, Iñakik laukote bat osatu zuen, ondoren seikote bihurtu zena, Donostiako Jazzaldian aritzeko.
Proposamen hori hainbat agertokitan ikusi da jada; besteak beste, aipatzekoa da Bordeleko “Rocher de Palmer” jaialdian parte hartu zuela, bai eta 2019an Japoniako Kanazawako Jazz Jaialdian kontzertuak eman zituela ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!