Apirilaren 2an egingo duten lehen finalaurreko saioa Saniko tabernan egingo dute, 12:00etan, Peru Vidal, Imanol Uria, Inazio Vidal eta Xabi Sainz de la Maza bertsolariakaz. Bigarren finalaurreko saioa Patxeko tabernan izango da, 16:30ean, Jone Uria, Arrate Illaro, Naroa Torralba eta Aritz Landetaren parte hartzeagaz. Azkenik, hirugarren eta azken finalaurrekoa Villamonte tabernan izango da, 18:30ean, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Peio Lago bertsolarien parte hartzeagaz.
Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako irabazlea erabakitzeko finala Azebarri kultur elkartean egingo dute 21:30ean hasita.
Hurrengo larunbatean, apirilaren 2an, #UKBT2022 ko finalaurrekoak jokatuko dira Algortan:
— ALBE (@albertsolari) March 25, 2022
- 12:00 Saniko taberna
- 16:30 Patxeko taberna
- 18:30 Villamonte taberna
Finala 21:30ean izango da @azebarri elkartean#bertsolaritza @BBertsozale @bizkaie @HirukaEus @bilbohiria https://t.co/e0axpjYcqx