Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, domekan, egun horretan goizaldean beste gazte bati labankada egitea egotzita. Atxilotutakoari hilketa saiakera egotzi diote, eta epailearen esku utziko dute datozen orduetan. Bitartean, Ertzaintzak gertaerak argitzeko ikerketagaz jarraitzen du.
Iturrien arabera, erasoa eztabaida baten ondorioz jazo zen, domekako 04:00ak aldera, Itzubaltzeta/Romo auzoaren erdigunean. Erasotzaileak arma zuri bategaz labankada egin zion biktimari. Honek zauri larriak jaso zituen sorbaldan, eta biriketan kalteak ditu. Ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, larri.