Getxoko TAO zerbitzuaren emakida duen enpresa barikuan, maiatzak 6, hasi da saltzeko makina berriak instalatzen egun dauden eremu arautuetan, egungo parkimetroak ordezkatzeko eta zabaldutako guneetan berriak jartzeko. Aste honetatik aurrera, erregulatutako gune berrien seinaleztapen horizontala eta bertikala egiten hasiko dira.
Aste honetatik aurrera, erregulatutako gune berrien seinaleztapen horizontala eta bertikala ere egiten hasiko da; 3-Santa Ana eta 4-Romo eremuetatik hasiko dira, eta, ondoren, parkimetroak jarriko dira eremu horietan, ekainaren 1etik aurrera zerbitzua abian jartzeko, bai gune berrietan, bai lehendik dauden eremuen handitzeetan.
Seinaleztapen-lanak eguneko zein gaueko lanaldietan egingo dira, era horretako lanek behar bezala aplikatzeko eragiten dituzten kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
Udalak gogoratzen du urdin koloreko seinale horizontal horiek egon arren, ez dela derrigorrezkoa tiketa edo bereizgarririk lortzea ekainaren 1era arte.
Irakurle agurgarria:
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.
Izan zaitez HIRUKAlagun