Begihandi taldeak bultzatuta, Getxophotok hunkitzen gaituzten gaiei aurre egiteko bide bezala ulertu izan du beti irudia. Hala, jaialdia "pentsaera kritikoa pizteko eta gizartearekin elkarrizketa bat abiatzeko plataforma" dela azpimarratu dute antolatzaileek.
The Photographers’ Galleryko (Londres) komisario digitala den Jon Uriarte hondarribiarra da aurten ere Getxophotoko zuzendari artistikoa. Hala, aurten, Imajinatu lemapean, bizitzari zentzua emateko orduan irudimenak duen rola eta irudiek horretarako eskaintzen dituzten aukerak aztertuko ditu Jaialdiak.
Jaialdia edizio plurala eta parte-hartzailea izango da, eremu publiko fisiko eta digitaleko esku hartze eta erakusketakaz.