Artaza-Romo BHIko 200 ikaslek baino gehiagok ikastetxeko patioko harmailetan margotutako horma-irudi berezi bat aurkeztu zuten eguaztenean, ekainaren 22an. DBHko 1 eta 2 mailako eta Ikasle Egonkorreko neska-mutilek garatu dute lana, maiatzean zehar. Horretarako, Astelehena gurasoen elkartearen eta Visual Art Therapy kolektiboaren laguntza jaso dute. Hona hemen emaitza.
eka 20 Getxo
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.