2022/07/28 - 2022/07/31

Jaiak

Algortako San Inazio jaiak

Algortako San Inazio jaiak
Algortako erdigunea, Getxo

Uztailak 28, eguena

  • 18:00 Pregoia irakurriko du Serbesa eta Askatasuna kuadrillak, 2019ko kuadrilla-txapelketaren irabazleak, San Nikolas plazan; ikurrinari omenaldia eta txupina botako dute falta direnen omenez, liburutegiko balkoitik. 
  • 18:30 Kuadrillen jaitsiera, San Nikolas plazatik hasita.
  • 20:30 XVIII. Jota eta Arin-arin Txapelketa, Tellagorri plazan.
  • 20:30 DJ, Katea inguruan. 
  • 21:00 Kontzertua: Noran, Amezti inguruan. 
  • 22:00 Zezensuzkoa, Telletxeko errepidean.
  • 22:00 Kontzertuak: Clyton eta Skabidean, San Nikolas plazan.
  • 23:00 Kontzertua: Laguna Goons, Kasino plazan, bertako tabernarien eskutik. 
  • 01:30 Plater-irekiak, txosna-gunean.

Uztailak 29, barikua 

  • Egun osoan zehar, zirkua, herriko plazetan.
  • 09:30 Diana, herrian zehar.
  • 11:00-13:30 Umeei eta gazteei begirako ekintzak, tailerrak eta puzgarriak, Biotz Alai plazan.
  • 11:00 1. Gazterdi Txapelketa, herri kirolak, San Nikolas plazan. 
  • 11:00 Umeentzako ipuin kontalaria Oxford Academy-ren eskutik, Teilagorri plazan.
  • 12:00 Umeentzako ikuskizuna, Tellagorri plazan, Bizarra Lepoan elkartearen eskutik.
  • 12:00 Xakea, Telletxe plazan.
  • 12:00 Gazteentzako errugbia eta hockeya, Telletxeko errepidean.
  • 12:30 Igel-toka eta tiragoma-txapelketa, Katean, Salsidu tabernaren laguntzagaz.
  • 12:30 Kuadrillentzako herri kirolak, San Nikolas plazan.
  • 13:00 Bertso-saioa, Kasinon. Bertsolariak: June Diaz, Imanol Uria, Ekhiñe Zapiain eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Beñat Vidal.
  • 13:00 Marianito-pintxada, kuadrillen froga egin artean, San Nikolas plazan. 
  • 15:00 Gazte-bazkaria, San Nikolas plazan. 
  • 16:00 Zuriketan Beltz kontzertu akustikoa, San Nikolas plazan.
  • 17:30 Buruhandiak, Sarrikobasotik abiatuta. Ibilbidea: Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, Tellagorri, Torrene, Telletxe eta buelta Sarrikobasora.
  • 17:30 Herri Kirolak, Telletxe plazan.
  • 18:00 Nagusien luncha, Zabala eskolan.
  • 18:00 Skapaie elektrotxaranga, San Nikolas plazatik abiatuta. 
  • 18:00-20:00  XXIV. Zutik Eneko Caballero futbito txapelketaren finalerdiak, Batzokiko patioan.
  • 18:30 Ume eta gazteen jaitsiera, Areatxu fanfarreagaz.
  • 19:00 Nagusien dantzaldia, Trio Menta taldeagaz, Zabala eskolan.
  • 19:00 Kontzertuak: Txekoslobako eta Celeste, Katean. 
  • 19.15 I. Gazterdi txapelketaren jaitsiera (Gazterdi txapelketa, 12 eta 15 urte artekoentzako kuadrillen txapelketa), Tellagorritik abiatuta
  • 19:30 «Nork jan bost saltxitxa denbora gutxiagoan?», Txinuk tabernaren eskutik, Amezti inguruan; aurretik izena eman beharko da.
  • 19:30 Umeentzako txokolate-jana eta dantzaldia, Biotz Alai plazan.
  • 20:00 Kontzertuak: Txekoslobako eta Celeste, Katean.
  • 21:00 Kontzertua: William, Amezti inguruan.
  • 22:00 Gazteentzako DJa, Tellagorrin. 
  • 22:00 Zezensuzkoa, Telletxeko errepidean.
  • 22:00 Kontzertua: Umami, txosna-gunean.
  • 23:00 Kontzertua: La Tokokera, Kasino plazan, bertako tabernarien eskutik.
  • 23:00 Kontzertuak: Ziztada Rlantz eta El Txefa, San Nikolas plazan.

Uztailak 30, zapatua 

  • Egun osoan zehar, zirkua, herriko plazetan.
  • Getxoko Estropaden XLIV Ikurriña- J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia
  • 08:30 XXI. Txipiroi Lehiaketaren izen-ematea, Biotz Alai plazan. 
  • 09:30 Diana, herrian zehar.
  • 10:00 Algortagraff 4. edizioa, graffiti-erakustaldia, herrian zehar, eta umeentzako graffiti-tailerra, San Nikolas plazan: musika-eskolako plazan (kotxea), Kasino (furgoneta), Zabala kalean (furgoneta) eta Aretxondo-Basagoiti etorbidea bidegurutzean (karabana). 
  • 11:00 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Telletxe plazan. 
  • 11:00 Umeentzako moto-lasterketa, Tellagorri plazan.
  • 11.30 1. Gazterdi txapelketa, rally desafioa, Telletxe plazan.
  • 11:45 Umeentzako apar-festa, Telletxe plazan.  
  • 12:00 Txalaparta erakustaldia, Kasino plazan.
  • 12:30 Weepah Sound System, Muxikebarri Antzokiaren ondoko plazan egun osoan zehar.
  • 12:30 Zumba, San Nikolas plazan.
  • 12:30 Kuadrillen Rally-desafioa, Telletxeko errepidean.
  • 13:00 Bertso-saioa, Kasinon. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Paule Loizaga, Unai Iturriaga eta Josu Sanjurjo. Gai- jartzailea: Jon Amezaga.
  • 13:00 XXI. Txipiroi Txapelketaren lapikoen aurkezpena, Biotz Alai plazan.
  • 13:00 Kimetz abesbatza, Katean.
  • 13:30 Txalaparta-tailerra, Telletxe plazan.
  • 15:00 Gazteen eta helduen kuadrillen bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 17:00 Mus txapelketa, Abian Kultur Elkartean. Izen ematea, dohainik. 
  • 17:30 Txipiroi Txapelketaren sari-banaketa eta giro berezia, Biotz Alai plazan.
  • 18:00 Ume eta gazteen Kantxa Kirol Moda Krossa.
  • 18:00-20:00 CFHK Getxo, Crossfit eta Herri Kirolen Txapelketako finala, Fadurako belar artifizialeko zelaian.
  • 18:00 Samasiku fanfarrea, Katea zonaldean, Hator tabernatik hasita.
  • 18:00-21:00  XXIV. Zutik Eneko Caballero futbito txapelketaren finalak, Batzokiko patioan.
  • 19:00 Musika talde gazteen maratoia, Katean. 
  • 19:00 Odoloste-jan txapelketa, Baster tabernaren eskutik, Kasino plazan.
  • 20:00 Saninazioetako jaitsiera tradizionala, Lau Bideetatik Ereaga hondartzako barraketaraino. Iristean, txistulariak, trikitilariak eta zezensuzkoa, Isidroren omenez.
  • 20:30 Herriko musika talde gazteen maratoia, Katea inguruan.
  • 20:00 Konzertua: La Mara, Amezti inguruan.
  • 21:30 Kontzertuak: Tagufi Band, Ugerda eta DJ Pezon, txosna-gunean.
  • 23.00 Weepah Sound System, Telletxe plazan
  • 23:00 Kontzertuak: New York Ska Jazz Essemble, Kasino plazan. 
  • 23:00 Kontzertuak: Labana eta Neallta Fola, San Nikolas plazan.

Uztailak 31, domeka

  • Egun osoan, zirkua, herriko plazetan.
  • 09:30 Diana, herrian zehar.
  • 11:00-13:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak, Biotz Alai plazan. 
  • 11:30 Dantzari-taldeen bilkura, Kasunen.
  • 12:00 Dantzari-taldeen kalejira. Ibilbidea: Kasune, Salsidu, 
    Bolue eta Telletxe.
  • 12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua, San Inazio elizan.
  • 12:00 74. Getxo Zirkuitua - 18. Ricardo Ochoa Memoriala. Irteera Bilbon eta helmuga Arkotxan egongo dira, Foruen kalean.
  • 12:30 Euskal dantzen agerraldia, Telletxe plazan.
  • 12:30 1. Gazterdi txapelketako pintxo hotzen proba, San Nikolas plazan.  
  • 12:30 EuskarAbentura espedizioari harrera, Tellagorri plazan.
  • 12:30 Kuadrillentzako tortilla-txapelketa irekia, San Nikolas eta
    musika eskola plazetan.
  • 13:00 Bertso-saioa, Kasino plazan. Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Etxahun Lekue, Jone Uria, Aitor Mendiluze. Gai- jartzailea: Maider Barañano.
  • 13:00  Trikitilariak, Katean. 
  • 13:30 Umeentzako ur-gerra, Biotz Alai plazan. 
  • 15:00 Bertso-maratoia, Jone Uria eta Aitor Mendiluzegaz.
  • 17:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsen bilkura, Kasunen. 
  • 18:00 1. Gazterdi txapelketako aktuazioa, Tellagorri plazan. 
  • 18:00 Erraldoien eta buruhandien konpartsen kalejira. 
    Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Katea (erraldoien lehenengo dantzaldia), Algortako Etorbidea, Kasino plaza (erraldoien bigarren dantzaldia), Basagoiti Etorbidea, Torrene, Telletxe errepidea (erraldoien hirugarren dantzaldia).
  • 19:30 Kuadrillen erakustaldi-saio irekia, San Nikolas plazan.
  • 20:30 Larraindantza, Kasino plazan.
  • 22:00 Erromeria tradizionala, Kasino plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Xabier Imaz Pechotoro zenaren omenez, Telletxen.
  • 22:00 XXI. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren eta Kuadrilla Txapelketaren sari-banaketak, San Nikolasen. Horren ostean, kontzertua Bidean erromeria taldeagaz.
  • 23:00 Kontzertua: Bidean erromeria, San Nikolas plazan.
  • 23:00 Su artifizialen ikuskizuna, Vulcano pirotekniagaz. Ereagan.
  • 00:30 Kontzertua: Malakias, txosna-gunean.
  • 01:30 Garbiketa danTXa MJak, San Nikolas plazako txosnan.
Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun