Nazioarteko Paella Lehiaketan

Aurten ezin izango dira etxolak egin Aixerrotako pinudian, Udalak ohartarazi duenez

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2022ko uzt. 13a, 08:35

Inguruko auzokideek behin baino gehiagotan aldarrikatu dutena kontuan hartu eta, aurten, Aixerrotako pinudia "zigilatu" du Getxoko Udalak bertan paellak egiteko etxolak, txosnak eta bestelako egiturak egin ez daitezen. Izan ere, ohartarazi duenez, basotxo hori babestutako gunea da, eta, gainera, baso-suteak sortzeko arriskua handia da bertan.

Bitartean, gainontzeko landan hasiak dira uztailaren 24an izango den Nazioarteko Paella Lehiaketarako prestaketa lanak. Itxas Argia Elkarteak mekanotuboz egindako egiturak jartzeari ekin dio, eta, gazteek, "Bronx" deritzon gunea "atontzeari" ekin diete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun