Atzemandako gertakarien artean, indarkeriaz egindako lapurreta bat –ustezko gaizkilea atxilotu dutena– eta bi ebasketa nabarmendu ditu Udaltzaingoak, baita borroka bat ere. Hala ere, normaltasuna izan zen nagusi jaialdi-gastronomikoan.
Bide-segurtasunari dagokionez, bi pertsona ikertu zituzten edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik, eta beste lauren kontra salaketa administratiboa jarri ere.
Bestalde, egun osoan zehar zaindu zuten Galea pasealekuaren eta itsasargiaren Bide Zaharraren arteko elkarguneko pinudian pertsona talderik ez kokatzea.
Garbiketa-lanak
Getxoko Udalak aste honetan jarraituko du Aixerrotako landa garbitzen, eta, beste behin ere, eskerrak eman dizkio Itxas Argia Taldeari lan horietan laguntzeagatik eta parte hartzeagatik. Aurten, gainera, kuadrilla batzuk gehitu dira "Bronx" izenagaz ezaguna den inguru ez-ofiziala garbitzeko.
Hainbat kuadrilla bertaratu ziren zelaietara atzo goizean bertan, eta haien artean mobilizatu ziren sortutako hondakinak kentzen eta txosnak garbitzen laguntzeko. “Lehen aldiz hain modu esanguratsuan izan den jarduera horrek asko esaten du etorkizunari begira, eta gainera, jaiez modu arduratsuan gozatzeko esloganari era eredugarrian ematen dio erantzuna, baita ingurumenari dagokionez ere”, adierazi dute Ingurumeneko Hiri Zerbitzuen alorretik.
Horrela udal zerbitzuek egindako gaikako bilketak, lanaren plangintza berriak eta kuadrillen eta lehiaketa antolatzen duen elkartearen lankidetzak birziklatzera eta dute inguru osoko garbiketa-lanak bizkortzera ahalbidetu dute. Atzo bertan amaitu zuten lan hori eremu ofizialean.