Inoiz baino gogotsuago ospatu zuten aurten Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketa

HIRUKA · Festak.com 2022ko abu. 11a, 12:59

Itxaronaldi luze baten ondoren, inoiz baino gogotsuago heldu zioten herritarrek joan den uztailaren 24an, domekan, Itxas Argia Taldeak antolatutako Nazioarteko Paella Txapelketaren egunari. Datuen arabera, 30.000 pertsona batu ziren Aixerrotako landan, ohiko giro alai eta onean, Festak.com-eko lagunek konpartitutako argazkiotan ikus daitekeenez. Hurrengo egunean, gainera, ingurua lehengoratzeko asmoz, udal-langileakaz batera, gune ez-ofizialeko kuadrillak aritu ziren garbiketa-lanetan, eta Itxas Argiako lagunek gune ofiziala txukundu zuten ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun