Kalean ortuariak saltzea debekatu zioten irailaren 5ean udaltzainek Itzubaltzeta/Romoko nekazari bati, berriro ere. 2018an ere plazan saltzea debekatu zioten, eta, hurrengo urtean, gainera, produktuak kendu zizkioten. Horren aurrean, bendejaren defentsan, kalera atera eta salmenta mota hori aldarrikatu zuten atzo, astelehenean, leku berean dozenaka lagunek, baserritarragaz batera.
Atzo bendejan ibili zirenek azaldu dutenez, babes-erantzuna "ederra izan da". Denera, lau postu jarri zituzten, inguruko zein Ibarrangelutik etorritako nekazariek euren produktuak saltzeko. Horri esker, auzoko 70 lagun inguru batu zitzaien eta, nabarmendu dutenez, oraingoan, Udaltzaingoak ez zuen "inolako trabarik" jarri. "Honek argi uzten du edukitzen ari diren jokabide aleatorio eta zikina, benetan ez dira ausartzen herritarron jarrera zapaltzen batuta gaudenean", deitoratu dute.
Atzokoaren ondoren, datorren astelehenean berriro ere kalera aterako direla iragarri dute, astez aste.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.