Haurtegia hartu zuen Villa Fernanda eraikina bota dute

Erredakzioa 2022ko ira. 15a, 13:32

Villa Fernanda zena, gaur.

Algortako Andikoetxe kalean oraintsu arte haurreskola bat –Haurtegi– hartu zuen Villa Fernanda etxetzarra bota dute.  Eusko Jaurlaritzak eraikin hori "monumentu" gisa izendatzea gomendatu zuen 2014an; hala ere, daborduko hura eraitsi dute luxuzko etxebizitzak eraikitzeko. Getxoko Udaleko oposizioak eta hainbat herritarrek gogor kritikatu dute ekintza hori.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun