Udako aurreko jaietan bezala, kanpainaren leloa eta irudia dituen bi totem jarriko dira Eskoletako plazan Kale Nagusitiko sarreran, eta Anaitasuna kaleko sarreran. Gainera, zapatutik domekara arteko goizaldean, 00:00etatik 03:00etara, Paulino Mendibil kaleko 9an, substantzien testing-ak egingo dira, arriskuak murrizte aldera.
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako indarkeria matxistaren aurkako kanpainaren autobusa ere Kale Nagusiaren 16 zenbakiaren parean egongo da hilaren 23an eta 24an, gazteak indarkeria matxistaren prebentzioaren garrantziaz kontzientziatzeko, eta berdintasunean eta gainerako pertsonekiko errespetuan oinarritutako harremanen eraikuntza sustatzeko. Maskulinitate berrietan eta berdintasunean trebatutako mutil batzuek gizonak hausnartzera gonbidatuko dituzte, etxera bakarrik itzultzean emakumeek zergatik pasatzen duten beldurraz.
Bestalde, Udaltzaingoak, beste urte batez, operatibo bat jarriko du martxan, ahal den neurrian, istilurik gerta ez dadin eta adin gabekoei alkohola ematea ekiditeko. Aurreko urteotan bezala, operatiboan herritarren segurtasunaz arduratuko diren Ertzaintzak eta Udaleko Babes Zibilak ere parte hartuko dute. Besteak beste, polizia-taldeak jai eremutik eta inguruetatik ibiliko dira.
Bariku arrastitik, hilak 23etik, domekara arte, hilak 25era arte, adingabeei alkohola ez saltzeko eta edari alkoholikoak atzemateko zaintza berezia jarriko dute kalez eta uniformez jantzitako poliziek. Horretarako, eta baita beste era batzuetako istiluak ekiditeko ere, gaueko txandak indartuko dituzte. Alkoholemia kontrolak ere egingo dituzte udalerriko sarrera eta irteeratan.
Gainera, jai eremuetan saltzaile ibiltariak egotea eragozteko zainduko du Udaltzaingoak, legez kanpoko jarduera izateaz gain, "tokiko merkataritzarako eragin negatiboa izan daitekeelako".
Tabernak ixteko ordutegia zabalduta
Udalerriko ostalaritzaren alde egiteko eta aldi berean herritarren atsedena zaintzeko bermatzeko oreka zaintzeko, jaietan Areetako ostalaritzako establezimenduek ordu bat eta erdi beranduago itxi ahal izango dute irailaren 23an eta 24ean, bariku eta zapatuan.