Aurreikusitako jardueren artean, gehienak doakoak, berrikuntza gisa, berrerabilitako materialakaz egindako gastronomia- eta musika-tailerrak, bisitak, tokiko artistakaz programatutako ibilbideak eta familientzako jarduerak nabarmentzen dira. Halaber, bisita gidatuak (antzeztuak, toponimiari buruzkoak…), hitzaldiak, liburu erabilien merkatua eta abar eskainiko dira.
Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak azpimarratu duenez, “jardunaldiokin tokiko ondarea nabarmendu eta ikusarazi nahi dugu. Oraingoan, iraunkortasunaren eta Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) betetzearen ikuspegitik egin dugu lan bereziki. Bereziki eskertu behar dut programa egiten lagundu duten udalerriko kolektibo, pertsona ekintzaile eta elkarte guztien inplikazioa; izan ere, elkarlanean aritzeak eta sareak sortzeak helburu horietako bat betetzen laguntzen digu, hau da, 'Helburuak lortzeko aliantzak' izenekoa”.
Jarduera-egitaraua: hemen.