Maria Ptqk izango da Getxophotoko komisario berria

Ander Zarraga 2022ko urr. 14a, 10:34

Maria Pqtk kultur ikerkelaria eta ekoizlea da. © GETXOPHOTO

Bilbotarrak Jon Uriarteren lekukoa hartuko du 2023ko ekainaren 1etik 25era bitartean egingo den Getxophotoko hurrengo edizioan.

Maria Ptqk (Bilbo, 1976) ikerketa artistikoan doktorea, Zuzenbidean lizentziatua eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua da; gainera, teknozientziaren eta feminismoaren arteko elkarguneetan aritu da lanean. Besteak beste, honako erakusketa hauetan aritu da komisario-lanetan: A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume, Paris, 2017), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB Bartzelona, 2021 eta Azkuna Zentroa, Bilbo, 2022) eta Extinción Remota Detectada (LABoral, Gijón, 2022).

Horretaz gain, hurrengo Getxophoton beren lanak erakutsiko dituzten artisten izenak ere badoaz azaleratzen, eta komisario berriaren izendapenagaz batera, Maider Jimenez aukeraketa ere iragarri dute. Jimenez LENS Escuela de Artes Visuales-eko ikaslea da, eta beste eskola batzuetako 40 ikasleren artean aukeratu dute Aquí ninguén fala diso bere proiektua aurkezteko. Ikasleak LOB (Lagunik Onena Betiko) eta MAPS jardueretan parte hartzeagatik lortu du errekonozimendua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun