Naiomi Matthews borrokalari getxoztarrak brontzezko bi domina lortu zituen Pontevedrako (Galizia) Munduko Txapelketan, grappling eta grappling gi modalitateetan. Matthewsek eragozpenak salatu zituen eta, hala eta guztiz ere, podiumera igotzea lortu zuen bi modalitateetan. Serbian bi urre jantzi ondoren, onenen artean egon da berriro, eta, jakinarazi duenez, Abu Dhabiko Munduko Txapelketan du burua orain.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!