Bertsolari txapelketa nagusia

Jone Uria arituko da bihar Irunen jokatuko den hirugarren finalaurrekoan

Ander Zarraga 2022ko aza. 4a, 13:23
Uriak puntu gehien lortu zituen lehen faseko bosgarren saioan, eta finalaurrekoetara pasatu zen zuzenean. © BERTSOZALE.EUS

Saioa Ficoba erakustazokan izango da, 17:00etatik aurrera. Sarrerak bertsosarrerak atarian eskuratu daitezke edo bihar bertan Irungo txarteldegian, 15:00etatik aurrera.

Uriak Ane Labaka Mayoz, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango ditu aurrez aurre. Aldiz, Maialen Belarra Eneterreagak egingo ditu gai-emailearen lanak. Biharko saioko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Baionan kantatuko du, azaroaren 26an.

Saiora bertaratu ezin direnek zuzenean jarrai dezakete Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik ETB4n, www.eitb.eus eta www.bertsoa.eus atarietan. Horretaz gain, domekan bertsoaldien bilduma argitaratuko dute www.bertsoa.eus atarian eta Hitzetik Hortzera telebista saioa ere eskainiko dute, 15:00etan, ETB1en.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun