Gaueko doako autobus-zerbitzua egongo da barikuan Hezetasunako jaien harira

Iker Rincon Moreno 2022ko aza. 10a, 10:19
Karpa Arene kalean jarri dute aurten.

Bihar, barikuan, hasiko dituzte Martin Deunako jaiak Getxoko Hezetasuna auzoan eta, egun horretan gaueko metro-zerbitzurik ez dagoela-eta, gaueko autobus-zerbitzua eskainiko dute jai-eremua itxi arte. Busa karpa ondoan hartu ahal izango da, Arene kaleko 22 zenbakiaren parean, eta Getxoko hainbat puntutan egingo ditu geldialdiak. Denera, hiru irteera egingo ditu: 02:00etan, 02:45ean eta 03:30ean.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Hezetasuna Jai Batzordea (@hezetasuna_jaiak)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun