Inguruko auzokideek lau tona porlan batu dituzte Aixerrotako landan

Erredakzioa 2022ko aza. 15a, 18:25

Garbiketa eguna egin zuten zapatuan hainbat auzokidek. © GALEA BIZIRIK

Kortiñe - Andra Mari auzokideen elkarteak deituta, herri-garbiketa saioa egin zuten zapatuan, hilaren 12an, Getxoko Aixerrotako landa-eremuan, Paelletako jaian "Bronx" deritzon eremuan. Diotenez, lau tona inguru porlan batu zituzten, baita hainbat beirazko botila ere. Bildutakoak ikusgai utzi dituzte egunotan Galeako pasealekuan, baina, sareetan zabaldu dutenez, gaur, martitzenean, Udaleko langileek dena batu dute, "hiru cabstar kamioneta erabilita".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun