Orain arte Arri hirugarren graduan zegoen, apirilean Burgoseko espetxetik Basaurira hurbildu zutenetik. 2020an, Castello II kartzelatik mugitu zuten Burgoseko presondegira.
Espainiako Auzitegi Gorenak 208 urteko kartzela-zigorra ezarri zion 2003an, ETAko Madril komandoko kidea eta 1994ko uztailaren 29an Madrileko Ramales plazan egindako atentatuan parte hartzeagatik. Atentatu horretan, Francisco Veguillas teniente jenerala, ibilgailuaren gidaria eta langile bat hil ziren.
Frantzian espetxeratuta egon ostean, 2023ko apirilaren 22an sartu zuten Castellon II kartzelan, eta bertan bete ditu bere kondenaren urte gehienak.
Alvaro Arri Pascual preso algortarra baldintzapeko askatasunean geratu da. Apirilean Burgosko espetxetik Basauriko espetxera hurbildu zuten eta hirugarren gradua eman zioten. Arrik 27 urte bete ditu espetxean #batgutxiago Ongi etorri!
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) December 16, 2022
Oharra https://t.co/h2Klsj4eQn