Algortarrak argi utzi zuen atentatua burutu zenean Mexikon zegoela. Hortaz, Fiskaltzak eskatutako 593 urteko espetxe zigorra baztertu egin dute magistratuek. Epaiketa pasa den urtarrilean egin zen.
Alvaro Arri Pascual 1995eko azaroaren 23an atxilotu zuten, Bretainiako Loyat herrian. Frantziak 2003an Espainiaratu zuen bertan epai zezaten. Espainiako epaitegiek hiru auzitan zigortu dute, hiru hilketa, hiru hilketa-saio eta hainbat delitu leporatuta. Denera, 404 urteko zigorra ezarri diote. Pascualek daborduko 20 urte baino gehiago daroatza espetxean, eta gaur egun Castello II-Albocasser-en daukate, Algortatik 542 kilometrora.