Afariak egiten dituzte bi datetan, abenduaren 31n zein urtarrilaren 6an, eta opariak banatzen dituzte lehenengoan: "Gurean, Ded Moróz-ek (Aitona Hotza) ekartzen ditu", diosku. Urteko azken gau horretan, erlojuak gauerdiko 12ak jotzen dituenean cavaz beteriko kopakaz topa egin eta ondokoak zoriontzen dituzte. Apaingarriei dagokienez, gurean bezala, argiak, zuhaitzak eta jaiotzak jartzen dituzte, eta jendartean kantatzeko ohitura dute; Shchedrik izeneko Gabon-kanta abesten dute.