Joan den zapatuan, hilaren 24an, Getxoko emakume transexual baten gorpua aurkitu zuten Bilboko itsasadarrean, Portugalete eta Getxo artean. Hilketa hori salatu guran, elkarretaratzea egingo dute gaur, barikuan, Areetan, Bizkaia Zubiko plazan, 19:00etan. "Zisheteropatriarkatua hiltzailea" izenburupean, Algortako Bilgune Feministak, Ukatu Uribe Kostako sexu-genero disidenteen asanbladak eta Haziak taldeak deitu dute mobilizazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!