Urtarrilaren 1ean emakume bati egindako sexu-erasoa gaitzetsi dute erakunde publikoek

Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 13:36

Gaur eguerdiko elkarretaratzearen irudia. © GETXOKO UDALA

Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Ana Otaduy Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariakaz eta tokiko hainbat auzokidegaz batera, parte hartu dute gaur eguerdian, Getxoko etxebizitza batean urtarrilaren 1ean emakume bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko deitutako elkarretaratze isilean.

Gaur arrastian, 19:00etan, beste kontzentrazio bat egingo dute Areetako puntu lilan, Bizkaia Zubiaren ondoan, Udalak deituta, Berdintasun Kontseiluko ordezkariakaz batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun