Eduardo Andrade, Getxoko alkate izateko popularren hautagaia

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 12:43

Eduardo Andrade, bigarrena eskumatik hasita.

Bizkaiko PPren Hauteskunde Batzordeak Eduardo Andrade aukeratu du Getxoko popularren zerrendaburu izateko. Gaur egun, talde horretako tokiko bozeramailea da Andrade, baita Bizkaiko Batzar Nagusietakoa ere. Azaldu dutenez, 2019ko udal-hauteskundeetan Bizkaian izan zituzten emaitza onenak lortu zituzten Getxon, eta hori errepikatu gura dute maiatzaren 28an.

Getxoko Alkatetzarako hautagaia aurkezteaz gainera, PPk jakinarazi du Raquel Gonzalez Getxoko zinegotzi ohia izango dela Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia izango dela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun