Udalerriko kirol klubak eta elkarteak ordezkatuz 300 pertsona inguru bildu zituen galan, Amaia Agirre Getxoko alkateak gogorarazi zuen “kirol praktikaren azpian dauden balioak bizitzako benetako eskola direla: eguneroko esfortzua, ilusioa, auto-exigentzia eta etengabe hobetzeko saiakera, motibazioa eta zorigaiztoak gainditzea lehiaketa kirola praktikatzen duzuenoi definitzen zaituzteten balioak dira. Eta gizarte bezala aurrez aurre dauzkagun erronkei modu kolektiboan aurre egiteko orduan kirolaz haratago hedatu beharreko balioak dira. Horregatik miresten zaituztegu eta zuen jokabidea eskertzen dizuegu”.
Agirrek arbuiatu duenez, “Joko Olinpikoetan eta maila goreneko nazioarteko txapelketetan ordezkatzen gaituzten kirolari getxotarrak saritzen ohitu gara, baina maila goren hau ez litzateke posible izango babesten duten azpiegiturarik gabe. Getxo Kirolak-ekin lankidetza estuan asoziazio-ehun bat eratzen duzuen klubak eta elkarteak ditut hizpide, izan ere, lehiaren esparruan distiratsuak diren kirol proposamen mugagabe bat eskaintzen duzue eta gainera herritar getxotarrentzat nabarmenki gogokoak dira. Horregatik guztiagatik, gure esker ona eta elkarrekin lanean jarraitzeko gure konpromisoa. Zeren kirolean inbertitzea, baliotan hala nola osasunean eta ongizatean inbertitzea da”.
Getxo Kirolak-eko pertsonal teknikoak, kazetariek eta kirol esparru getxoztarreko pertsona adituek osatutako epaimahaiak banakako tituluak eman zizkien, emakumezkoen senior kategorian, Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko Virginia Diaz arraunlari olinpikoari; promesa kategorian, Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko Irene Pera igerilariari, zeinek Espainiako Haurren Kategorian lau domina lortu zituen; eta Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko Aitor Blanco arraunlariari, gazteen skiff modalitateko brontzezko domina lortu baitzuen aulki mugikorraren 2022 Espainiako Txapelketan.
Taldekako bereizgarri gorenak emakumezkoen Bizkerrerentzat izan ziren Ligako bere tituluagatik eta RFEF-ko 2. mailara igotzeagatik; eta gizonezkoen kategorian, Raspas del Embarcadero Arraun Elkartearentzat, bere brontzezko dominagatik 4x modalitateko Espainiako Txapelketan. Junior kategoriako taldeen sariei dagokienez, sarituak hauek izan ziten: Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko emakumezkoen taldea, 1. Mailako Espainiako Kluben Kopan 8. sailkatzeagatik (mailari eutsiz), eta José Luis de Ugarte Bela Eskolako gizon taldea, J-80 Munduko Txapelketako bere garaipenagatik.
Edizio honetako garaipen-zerrenda sari bereziakaz osatu zuten: Marka Hautsiz saria Getxo Kayaka klubeko Dragon Boat itsasontziari eman zitzaion; Kiroltasuna saria Arenas Klubeko Franqui Egusquiaguirre presidente ohiari; Getxo Irristan klubak Getxo Berrituz aintzatespena jaso zuen; Giroa enpresak Getxo Zabala saria; Real Club Maritimo del Abra-Real Sporting Club Abra elkarteak Berdintasuna Indartuz saria, hirugarren aldiz jarraian Internacional Women´s Sailing Cup txapelketa antolatzeagatik; eta Jorge Barriek Aitzindariak saria jaso zuen futboleko atezain bezala eta jarraian tenis eta padel jokalari bezala garatutako bere ibilbide zabal eta arrakastatsuagatik.