Getxo Kirolak-eko teknikariek, kazetariek eta kirolaren eremuko adituek osatutako epaimahaiak saridunen zerrenda argitaratu du, eta taldekako sari gorenetan, emakumezkoen Bizkerre taldearentzat izango da Liga titulua eskuratzeagatik eta 2. RFEF mailara igotzeagatik; gizonezkoetan, berriz, Raspas del Embarcadero Arraun Taldeak jasoko du brontzezko domina lortzeagatik Espainiako Txapelketan 4x modalitatean. Junior kategorian, taldekako sarietan, Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea talde femeninoak, 8garren sailkatua 1.go Mailako Espainiako Klubeen Kopan (mailari eutsiz) eta Jose Luis de Ugarte Bela Eskolako talde maskulinoak, J-80 Munduko Txapelketan garaipena lortzeagatik, jasoko dute merezitako saria.
Sari bereziak
Edizio honetako palmaresa sari bereziakaz egongo da osatuta: Marka Hautsiz saria Getxo Kayaka klubeko Dragon Boat ontziari emango diote; Kiroltasuna saria Arenas Clubeko lehendakari ohi Franqui Egusquiaguirreri; Getxo Irristan klubak, berriz, Getxo Berrituz saria jasoko du; Giroa enpresak Getxo Zabala saria; Real Club Maritimo del Abra-Real Sporting Clubak Berdintasuna Indartuz saria jasoko du hirugarren urtez jarraian Internacional Women´s Sailing Cup antolatzeagatik; eta, azkenik, Jorge Barriek Aitzindariak saria jasoko du futboleko atezain gisa eta ondoren tenis eta padeleko jokalari gisa duen kirol-ibilbide luze eta arrakastatsuarengatik.