Joan den udan, Itzubaltzeta/Romon bendeja egiteagatik kide bati eragindako "jazarpena" eta Getxoko Udalak ezarritako isunari aurre egiteko zozketa jarri zuen martxan Uribe Kostako Agroasanbladak abenduaren akabuan.
Azaldu zutenez, elikadura osasuntsua salerosketa eta harreman osasuntsuetatik hasi beharko lirateke, "eta, horretarako, gaur egun dauden makrokate-mutilnazionaletatik aparte alternatibarik bilatzeko aukerak oso apurrak dira. Ez da ezer asmatu behar, izan ere gure herrietako plazetan bendeja betidanik egin izan da, gertuko, konfiantzazko eta kalitatezko harreman eta elikagaiak eskuragarri jarriz".