Itzubaltzeta/Romoko bendeja egiteagatik jarritako isunari aurre egiteko zozketa abiatu du Agroasanbladak

Iker Rincon Moreno 2022ko abe. 29a, 17:38

Zozketarako txartela. © AGROASANBLADA

Bendejan ortuariak saltzeagatik Agroasanbladako kideari Getxoko Udalak jarritako isunari aurre egiteko kanpaina martxan jarri dute. Eskualdeko eta inguruko 13 baserrik jarritako generoaz osatutako otzara zozkatuko dute urtarrilaren 24an; txartelak bi euroan jarri dituzte salgai, Algortako Baster tabernan. Zenbaki sariduna, aldiz, egunean bertan argitaratuko da HIRUKAko webgunean.

Joan den udan, Itzubaltzeta/Romon bendeja egiteagatik kide bati eragindako "jazarpena" eta Getxoko Udalak ezarritako isunari aurre egiteko zozketa jarri du martxan Uribe Kostako Agroasanbladak.

Azaldu dutenez, elikadura osasuntsua salerosketa eta harreman osasuntsuetatik hasi beharko lirateke, "eta, horretarako, gaur egun dauden makrokate-mutilnazionaletatik aparte alternatibarik bilatzeko aukerak oso apurrak dira. Ez da ezer asmatu behar, izan ere gure herrietako plazetan bendeja betidanik egin izan da, gertuko, konfiantzazko eta kalitatezko harreman eta elikagaiak eskuragarri jarriz".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun