Bidegorrien sarea hobetzeko lanetan aurrera egiteko, joan den barikuan Makaletako etorbidean dagoen eta Arene Aazpikoagaz bat egiten duen bidegorriaren zati baten errodadura eta seinaleztapena hobetzeko lanak hasi zituzten, Fadurako biribilgunearen eta Garbiguneko oinezkoen pasabidearen arteko zatian, hain zuzen ere. Kasu horretan, sei asteko iraupena izango dute lan horiek.
Bidegorriak hobetzeko eta handitzeko jarduerak 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako herritarren eskaerari erantzuten diola gogoratu du Udalak.