Inauterietako mozorro-lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalduko du barikuan Algortako jai-batzordeak

Erredakzioa 2023ko urt. 30a, 13:08

Artxiboko irudia.

Hilabete baino gutxiago falta da inauterietarako eta, hala, Algortako jai-batzordeak dena du prest otsailaren 24tik 26ra ospatuko dituzten jai horietarako. Gaia pertsonaia maltzurrak izango da, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, otsailaren 25ean, zapatuan, egingo duten mozorro-lehiaketan izena emateko epea otsailaren 3an, barikuan, irekiko dute. Interesatuek Kantxa Kirol Modan egin beharko dute inskripzioa.

Mozorro-lehiaketarako hiru kategoria egongo dira: haur eta familiena (12 urtera arte), gazteena (12-16 urte bitarte) eta orokorra (16 urtetik gora). Txapelketak bi froga hartuko ditu: photocall-a eta aktuazioa (gura izatekotan), 12:30ean, San Nikolas plazan; eta desfilea (aktuaziorik gabe), 18:00etan, Zabalatik irtenda.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun