BentaraNoa elkarteko Aritz Landetak adierazi duenez, euren helburua da asanblada ireki bat sortzea, modu horretan, hartuko dituzten erabakietan jendeak parte har dezan. Izan ere, orain aldaketa "handi bat" eman dela ziurtatu du, azkenean, urte asko eta gero, BentaraNoa elkarteak eraikineko giltzak lortu dituelako. "Orain planteatu nahi dugu zer erronka ditugun hemendik aurrera, eta jendea erabakien partaide izatea nahi dugu".
Landetak azaldu du aurkezpen saio hori proiektua ezagutzeko aukera bat dela, baina, hala ere, argi utzi du beste aukera asko egongo direla hurbiltzeko eta parte-hartzeko. Gainera, aurkezpeneko saioan zehar mokadutxo bat ere emango dute, giro eroso bat sortzeko asmoz.