Urrats hori emanda amaitutzat eman dute #BentaraNoa prozesu parte-hartzailea, Udaleko Komunikazio, Herritarren Partaidetza eta Gardentasun Arloak bultzatua, “administrazioaren eta herritarren arteko lankidetza bultzatzeko, benetako premiei erantzun egokiagoak emateko eta, horrela, pertsonen bizi-kalitatea eta gure udalerriko kudeaketa hobetzeko”, azpimarratu du Amaia Agirre alkateak. Prozesu horrek 2018an accesit bat jaso zuen NovaGob Sarietako (administrazio publikorako sare soziala) Gobernu Irekiaren ekimen onenaren kategorian.
Horrela, orain, "gune balioaniztuna, integratzailea eta intergenerazionala jarriko dute abian", non ezagutza partekatu eta esperientziak trukatu ahal izango diren, euskararen erabileran eta sustapenean arreta berezia jarriz.