Getxoko Udaleko talde politiko guztietako ordezkariek parte hartu dute gaur eguerdian Getxo urtarrilaren 15ean emakume bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko deitutako elkarretaratze isilean. Arrastian, 19:00etan, beste elkarretaratze bat egingo dute, Areetako puntu lilan, Bizkaia Zubiaren ondoan. Deialdia Getxoko Udalak egin du, Berdintasun Kontseiluko ordezkariakaz batera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!