Mikel Bildosola izango da Getxoko EH Bilduko alkategaia datozen hauteskundeetan

Iker Rincon Moreno 2023ko ots. 15a, 17:06

Getxoko Udaleko zinegotzia izateaz gainera, goi mailako igerilaria ere bada Bildosola.

Koalizio abertzaleak otsailaren hasieran jakinarazi zuenez, Mikel Bildosola Agirregomezkorta, gaur egun Getxoko Udaleko zinegotzi dena, izango da tokiko EH Bilduko alkategaia maiatzeko udal-hauteskundeetan.

Hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia egingo du Getxoko EH Bilduk datorren martxoaren 5ean, 13:00ean, udal-taldeak duen egoitza berrian (Salsidu 18, Algorta). Bertan izango da, besteak beste, Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko hautagaia izango den Iker Casanova Alonso.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun