Txapelketako lehenengo egunean, otsailaren 16an, Mikel Bildosolak, lehiaketa estreinatu bezain laster, Europako errekor berria ezarri zuen 100 libre kategorian: 40-44 urte bitartean, eta 49.70 segundoko denboragaz; 50eko langa hautsi duen lehen europarra izan da.
Txapelketako bigarren egunean, otsailaren 17an, Bildosolak beste marka berri bat ezarri zuen 50 libre proban, baina, oraingoan, munduko errekorra hautsi zuen 22.60-ko denboragaz. Bukatzeko, jardunaldiko azken proba zen 4x50 libreko erreleboan, Bildosolak berriro ere munduko errekorra jaitsi zuen 22.54-ko emaitzagaz, eta bere anai Iñaki Bildosolagaz, Mikel Debagaz, eta Edorta de Miguelegaz batera, munduko errekor berria ezarri zuten 1.32.77 lortuta.
Azken jardunaldian, Edorta de Miguelek 50 libreko Espainiako errekorra berdindu zuen 45-49 urteko kategorian, 24.30-ko marka eginez. Txapelketa bukatzeko, getxoztarrek Espainiako errekor berria lortu zuten 4x50 estiloko erreleboan: Edorta de Miguelek, bizkarrean; Mikel Bildosolak, brazan; Mikel Debak, tximeletan; eta Iñaki Bildosolak, arragoan.