2023/03/02 - 2023/06/01 19:00etatik 21:00etara
Ikastaroak eta tailerrakGarazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.
Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.
Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.
Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!