Algortako Mugimendu Feministak manifestazioa deitu du martxoaren 8rako

Nahia Martinez Gondra 2023ko mar. 6a, 11:47

"Denon bizitzak erdigunera" lelopean, Algortako Mugimendu Feministak martxoaren 8ko manifestaziorako deialdia iragarri du. Zaintza-lanen aldarrikapena oinarritzat hartuta, manifestazioa 19:00etan hasiko da Algortako Telletxe plazan. Bertatik, Bidezabal eta Sarrikobasotik pasatuko da, ibilbidea Txiki Otaegin bukatuz.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun