
Euskal Herriko gainontzeko udalerrietan bezala, Itzubaltzeta/Romoko Kresala talde feministak egitarau berezia antolatu du martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Hala, goizean goizetik, zaintzak erdigunera ekartzeko mobilizazioak abiatuko dituzte auzoan. Ondoren, Bilboko manifestaziora joateko deia egingo dute eta, arrastian, Itzubaltzeta/Romon egingo dute deialdia.
