Mugimendu feminista bide luzea egiten ari da zaintzei balioa aitortu, emakumeen ordainik gabeko bizitza osoko lanaz ohartu, emakume pentsionisten egoera plazaratu, sektore feminizatu eta prekarioen lanarengatik soldata eta baldintza duinak eskatzeko, eta abar. Guk, Algortan, otsailean aniztasun funtzionaleko pertsonak zaintzen, integrazio sozialean zein adineko edo mendekotasunik dutenentzako egoitzetan ari diren emakumeen lekukotzak jaso ditugu; martxoan etxeko langileen alorraz aritzeko asmoa dugu. Horrela jarraitzeko erabakia hartu dugu egunez egun, hilez hil, urtez urte, lortu arte. Askotariko zapalkuntzez jabetuz, apaltasunetik duintasunera, herri hau denontzat izan dadin, prest ditugu gorputzak, arnasa, izerdia, odola, garuna, bihotza.
Ez gaude jai hartzeko; mundu eta gatazka horiek guztiak erdigunera ekarri eta iraultzera goaz.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.