Inhar Ugartek txapelketan jokatutako zazpi partiduetatik bakarra galdu zuen; Jon Saint-Paulen kontrakoa. Aitzitik, partida hori eta gero, aurpegiak berriro ikusi zituzten joan den asteleheneko finalean, bere aurka jokatu baitzuen finala. Hala, errebantxa jokatzeko aukera izan zuten biek. "Nahiz eta aurretik bere kontra galdu izan, banekien gauzak ondo eginez gero irabazteko aukera izango nuela", azaldu du Ugartek. Hala ere, aitortu du partidua "oso gogorra" izan zela, azken momentura arte ez baitzuen argi nork irabaziko zuen.
Modu horretan, Ugarte izan da Bigarren Mailako Banakako txapela jantzi duen hegoaldeko pilotari bakarra, eta, horregatik, algortarra harro dago lortutakoaz: "Aurten ere Lehen Mailakoa Luis Sanchez nafarrak irabazi du, beraz, esan daiteke, historikoa izan dela lortu duguna".
Banakako txapelketa eta gero gorputza "oso kolpatuta" sentitzen duela aitortu du Ugartek, bi hilabete hauetan egindako ahalegin fisiko eta psikologikoa dela eta. "Orain espero dut Binakako Txapelketa ondo joatea, nahiz eta lehenengo partidua galdu dugun", adierazi du Ugartek.