Udal-iturriek zehaztu dutenez, 42. Ormaza banaketa-eremuko aldaketa puntualaren dokumentuak ez zuen iraunkortasun ekonomikoari buruzko txostenik, eta alde batera utzi zituen aldaketa puntual baterako adierazitako banaketa- eta aprobetxamendu-eremuetako hirigintza-teknikak. Azaldu dutenez, gai hori HAPOren berrikuspen orokorrean egon behar zen. Gainera, herritarrek parte hartzeko nahitaezko prozesua egin den arren, aldez aurretik ez onartzea hori deuseztatzeko arrazoi bihurtu da.
Epaiaren ondorioz, deuseztatu egin dituzte horri lotutako jarduketa guztiak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera irmo bihurtu diren lizentziak izan ezik.
Hala ere, epaiak HAPOren aldaketa puntualaren hiri-eredua bermatzen du, hiri-kirurgiako jarduketetan oinarrituta, bai eta antolamendu-eremu baten barruan hirigintza-jarduketen mota desberdinak era arrazoituan planteatzeko aukera ere.
Horregatik guztiagatik, HAPOren berrikuspen-dokumentuak lehenago aurreikusitako jarduketa guztiak biltzen ditu, legeagaz eta epaiagaz bat datozen beharrezko doikuntza teknikoakaz, bai eta HAPOren berrikuspenaren hirigintza-eredu globalagaz ere.