Getxoko HAPOa aztertzeko hainbat jardunaldi antolatu ditu Adi Hapo plataformak egunotarako

Iker Rincon Moreno 2023ko mar. 20a, 09:39

HAPOaren kontrako herri-plataformaren aurkezpena, artxiboko irudian. © ADI HAPO

Getxo udalerriaren hirigintza-proiektuak zehazten dituen HAPO berria onartu du hilabeteotan tokiko Udalak, gobernu-taldearen aldeko botoakaz. Proposamen horrek ezinegona eragin du udalerriko hainbat auzokide eta eragileren artean eta, horri aurre egin guran, hainbat bateratze, egitasmo eta mobilizazio iragarri dituzte egunotarako. Besteak beste, Adi HAPO herri-plataformak gai zehatzen inguruan hausnartzeko jardunaldiak egingo ditu gaurtik, astelehenetik, eguaztenera, Getxoko Bentan, 19:00etan. Zapaturako, hilaren 25erako, berriz, manifestazioa iragarri du plataformak. Telletxe plazan jarri dute hitzordua, 17:30ean.

Martxoak 20, astelehena

  • 19:00: "Getxoko etxebizitza beharra" berbaldia, Iñigo Galdeano hirigintza gaietan adituagaz.

Martxoak 21, martitzena

  • 19:00: "Getxoko habitaten bilakaera eta etorkizuna", berbaldia. Hizlariak: Ibone Ametzaga, ekosistemen gaian aditua; Xabi Buenetxea, Getxoko faunan aditua; eta Amador Prieto, Getxoko floran aditua.

Martxoak 22, eguaztena

  • 19:00: "Hirigintza eta hizkuntza galera", berbaldia. Hizlariak: Unai Z. C. hizkuntzalaria; Josu Landeta, herriko euskaldun kaltetua; eta Arritxu Zelaia, UEMA.

Martxoak 25, zapatua

  • 17:30: Manifestazioa, Telletxe plazatik abiatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun