Denera, Uribe Kostako eta inguruetako 621 lasterkari aritu ziren martxoaren 19an, domekan, Itxartu Krosaren 35. edizioan. Guztien artean, gazteak eta adin-txikikoak izan ziren nagusi, kimuen kategorian batez ere: 62 neska eta 69 mutil. Horrez gainera, krosa bera antolatzeko laguntzaile kopurua ere nabarmendu dute arduradunek; guztira, 75 boluntario aritu ziren beharrean. Ooso talde ona dugu", goraipatu dute.
Emaitzari dagokionez, domekan lortutako "giro aparta" nabarmendu dute Itxartu taldekoek, "oso pozik ibili gara, gaztetxoen gurasoak ere zoratu ziren eta lasterkari nagusiak berriro etorriko direla agindu ziguten".
Hauexek dira Beterano eta Seniorren kategorietako irabazleak:
- Neska beterano irabazlea: Ixone Egia Maestre (Getxo)
- Mutil beterano irabazlea: Fernando Suances Gutierrez (Leioa)
- Neska senior irabazlea: Diana Marcela Correa García (Bilbao)
- Mutil senior irabazlea: Unai Nieto (Algorta)