Elkarrizketatuek diotenez, poesia xuxurlatua Frantziako artista-talde batek abiatu zuen, munduaren abiadura mantsotzeko asmoz, "eguneroko errutinak moteltzeko edo". Performancea Argentinara heldu zen, eta bertan are gehiago garatu zuen Mirta Colangelo hezitzaileak. Hasiera batean umeakaz landu zuen, baina, gerora, adin guztietako pertsonakaz egiten hasi zen, 2007an. Hurrengo urtean, Colangelo ezagutu zuen Celeste Agüerok, eta haregaz batera xuxurlatzen hasi ziren Cordoban (Argentina).
Celestek eta Garazik Argentinan egin zuten topo, eta, ikusitakoa eta ikasitakoa gurera ekarrita, 2015ean poesia xuxurlatua Euskal Herriratu egin zen, Kalabazan egitasmoaren bitartez. "Hasieran, uste genuen bertoko jendeak ez zuela ondo hartuko mota honetako ekintza, baina gerora ikusi dugu ezetz; jendeak benetan eskertzen du hau", azpimarratu du Garazik.
Hala, koloretako tutuak eskutan, jendeari poesiak xuxurlatzen ikus ditzakegu Celeste eta Garazi, baina ez kalean bakarrik, izan ere, askotariko tailerrak ere egiten dituzte eskoletan eta liburutegietan, adin guztietako pertsonakaz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!