GUrari etxea izena hartuko du Getxoko Emakumeen Etxeak

Erredakzioa 2023ko api. 3a, 10:28

Etxearen barruko egitura, infografia batean. © GETXOKO UDALA

GUrari etxea izango da Getxoko Emakumeen Etxearen izena,  Etxea sortzeko prozesuaren barruko trantsizio-taldeak (13 emakumek osatuta) erabakita. Talde hori duela aste batzuk hasi zen lanean, Udalak bultzatutako proiektuaren aspektu eta behar zehatzak erabaki eta konpontzeko. Etxea Algortako Altubeko 5 eta 7 eta Benturillena 17 zenbakiko kaleen arteko udal egoitzan kokatuta dago.

Hausnarketa eta eztabaida prozesu baten ondoren, parte-hartzaileek ondorioztatu zuten GUrari etxea izen egokia dela, alde batetik, desioa esan gura duelako euskaraz, eta bestetik, GUrari hitza GU (gu), ura (ura) eta ari (egin) hitzek osatzen baitute. Etxe hitza lagun du izendapenak, emakume askorentzat etxea deitu ahal izateko erreferentzia bakarra izan daitekeelako. Asmoa da laster lehiaketa ireki bat deitzea Etxearen logotipoa egiteko.

Trantsizio-taldea lan egiten ari da kudeaketa-eredu mistoa eta lan-batzordeak definitzeko, eta, aldi berean, erosi beharreko altzariak zehazteko, lokalaren barne-gaikuntzarako eta irisgarritasuna hobetzeko beharrezko obrekin jarraitzen duten bitartean.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun